Joan edukira

Greba orokorra prestatzeko lehenengo herri asanblada irekia egingo da bihar

2012/03/08

Martxoaren 29rako euskal gehiengo sindikalak greba orokorrerako deia egin du, hainbat eragile sindikal, sozial eta politikoren babesarekin, Espainiar gobernuak lan-munduan bultzatutako erreformen aurka protesta egin eta euskal erabaki esparrua aldarrikatzeko. Aurreko deialdietan gertatu ez den bezala, greba prestatzeko herri asanblada irekia deitu du Sestaoko herritar talde batek. Asanblada honen asmoa litzateke greba egunean eta horri begira aurreko asteetan herrian egingo den lanketa zehaztu eta antolatzea; mobilizazioak, ekintzak, propaganda banaketa… Herriko kaleetan zehar eta zenbait eragilek ere zabaldu duten deialdiak dioenez, arratsaldeko 8etan bilduko dira Kasko enparantzan, eta deitzaileek gonbidapena luzatu diote parte hartu nahi duen bai elkarte, erakunde edo herritar orori -ideologia ezberdinak kontuan hartu gabe- bertatzera.

Utzi iruzkina