Skip to content

Elikagai bankuarekin elkartasunean 350 kilo janari bildu zituen Resaka Verdinegrak

2012/11/29
resaka2

Iragan larunbatean lehenengo elkartasunezko elikagai bilketa antolatu zuen Resaka Verdinegra hintxa taldeak Las Llanas futbol zeialan, Sestao River Club eta Deportivo Noja aurrez aurre jarri zituen partidua aprobetxatuz. Arratsaldeko 16:30ak aldera hasi ziren lehenengo kutxak muntatzen eta ordurako jada jendea hurbiltzen hasia zen elikagai bankuari laguntza emateko ekimen honekin parte hartzera. Ordu eta erdiz egon ziren jakiak biltzen, partidua hasi arte.

Guztira, janariz leporaino betetako 17 kutxa bildu zituzten Resaka Verdinegrakoek, 350 kilo janari ez-galkor. Elikagaien Bizkaiko bankua arduratuko da orain hauek banatzeaz.

Ekimenak izandako babes handia eta arrakasta ikusirik, etorkizun batean hau gehiagotan errepikatzeko asmoa azaldu zuten Resaka Verdinegrako kideek, azaldu zutenez, egoera ekonomikoak horretarako arrazoi nahiko ematen die; “zoritzarrez, kapitalismorik bortitzenak herriko familia ugariri eguneroko beharrak asetzeko arazo larriak suposatzen dizkie”.

Resaka Verdinegratik eskerrak luzatu nahi izan dizkiote larunbateko arrakasta lortzen lagundu duten herritar guztiei, bai janaria ematera hurbildu zirenei eta laguntza logistikoa eman zuten elkarte eta norbanakoei.

Txirbilenea auzora aterako dute larunbatean

2012/11/29
Txirbiltxoko3

Bada jada hilabete ta erdi herritar talde batek Bizkaiko Labe Garaien Ikastunen eskola zena okupatu zuela, erabilera sozial eta kulturala emateko asmoz. Txirbilenea proiektua martxan jarri zen horrela. Denbora luze hau eraikina atontzen igarota hasi dira lehenengo proiektuak martxan jartzen; liburutegia, tailer ezberdinak, informatika gela, serigrafia, txikigunea… denak doan eta jakintza elkartrukean oinarritua.

Proiektu hauek martxan jarri direla aprobetxatuz herriarengana hurbiltzea erabaki dute Txirbileneako kideek, eta horretarako jai eguna egingo dute Txabarri auzoan larunbat honetan bertan, abenduaren lehenean, arratsaldean. 16:30etan hasiko dira ekimenak, Txirbileneatik Hiru Kontzejuen plazaraino abiatuko den txalaparta mugikorrarekin. 17:00etatik aurrera tailer ezberdinak egiteko aukera izango da (flamenkoa, kapoeira…), eta horrekin batera globoflexia, makilajea, zirkua edo hormirudi baten sorkuntzan parte hartzeko parada izango dute auzotarrek.

Horri segida emanez, 18:30etan txokolatea banatuko dute doan, eta egunari auzoko tabernak zeharkatuko dituen triki-alboka-poteo batekin emango diote Txirbileneako kideek, auzoari kolorea, musika, kultura eta bizia eskainiz.

Bildu critica la falta de valentía de PNV y PSOE ante los desahucios

2012/11/28
desahucios

Durante el pleno celebrado ayer, 27 de octubre de 2012, en el Ayuntamiento de Sestao fue aprobada una moción sobre los desahucios en base a un texto “refundido” de sendas mociones del PNV y el PSOE y aprobada con los votos favorables de estas dos fuerzas, a la par que una segunda moción de Bildu, mucho más ambiciosa, fue rechazada.

Bildu considera que al negar su propuesta que “planteaba una posible salida” y aceptar en su lugar otra que se “limita a tirar balones fuera y emplazar a otras instituciones” PNV y PSOE muestran una actitud “cobarde” y “dejan de lado a los y las vecinas que se enfrentan a procesos de desahucios”. La coalición soberanista opina que la moción aprobada se queda corta al “abogar únicamente por orientar a los y las vecinas que se encuentran en esta situación en lugar de darles todo el apoyo necesario y ofrecerles alternativas”. Para Bildu esta “falta de valentía”, no hace más que dar luz verde a que las cajas y bancos sigan desahuciando a ciudadanos y ciudadanas de Sestao”. Bildu, explicó que optó finalmente por la abstención crítica al aprobarse la conformación de una Mesa social en la que participarán diferentes agentes sociales.

En cuanto a la propuesta no aceptada de Bildu, entre otros proponía que el ayuntamiento negociase con las entidades bancarias sitas en el municipio para que ningún vecino o vecina sea despojada de su vivienda. Así, se propondría la suspensión extraordinaria del pago de la hipoteca para las familias necesitadas, durante el tiempo establecido por criterio del ayuntamiento, al existir razones objetivas para no poder hacer frente al pago. Durante este tiempo se daría paso al pago de un alquiler social al banco, del 15% del total de ingresos, y una vez pasadas las razones objetivas para la suspensión, se seguiría pagando la hipoteca.

El ayuntamiento, según la propuesta de Bildu, daría a conocer públicamente los resultados de las negociaciones con las diferentes cajas y bancos, y se comprometería a no trabajar con las que no mostrasen una actitud positiva o no suscribiesen algún acuerdo. De la misma manera, se instaría al resto de instituciones para que adoptasen la misma actitud. Finalmente, el ayuntamiento pondría en marcha todas las medidas para que las victimas de desahucios fuesen realojadas de manera prioritaria en viviendas municipales, a la vez que convocaría a la ciudadanía a movilizaciones para denunciar esa situación y acudir a la vivienda de las personas afectadas en el momento del desahucio.

La coalición independentista también ha querido criticar la actitud “irresponsable” del Partido Popular. Según Bildu, este partido, “que tiene gran parte de culpa en el problema de los desahucios se muestra absolutamente impermeable, y no muestra ningún tipo de sensibilidad hacia los y las ciudadanas que peor lo están pasando”.

Recogida solidaria de alimentos de la mano de Resaka Verdinegra

2012/11/22
recogida

La peña deportiva Resaka Verdinegra organiza para este sábado una recogida solidaria de alimentos antes del partido que enfrentará al Sestao River Club con la Sociedad Deportiva Noja (partido correspondiente a la jornada 14). Esta recogida tiene como objetivo colaborar con el Banco de Alimentos de Bizkaia, y solidarizarse con los y las vecinas que más lo necesitan, según Resaka Verdinegra.

Para ello, han hecho un llamamiento a los y las vecinas de Sestao, acudan o no al partido, para que a partir de las 16:30 de la tarde, desde noventa minutos antes del partido que comenzara a las 18:00 horas, vayan acercándose a las mesas de recogida que estarán instaladas junto a las puertas de acceso al Campo Municipal de Las Llanas. Mediante esta iniciativa, que cuenta con el apoyo del Banco de Alimentos al que se destinará la comida recogida y el Sestao River Club se recogerán alimentos no perecederos (aceite, legumbres, pasta, arroz, conservas de pescado, cereales…). Posteriormente todo lo recogido quedará en manos del Banco de Alimentos, que se encargará de repatirlo entre los y las vecinas.

Gazte Zukguaren laugarren asanblada egingo dute igandean

2012/11/20
zukgua

Gazte erakunde independentista eta sozialista berria sortzea helburu duen Gazte Zukgua prozesua aurrera doa Sestaon.

Urriaren 14ean egin zuten Gazte Zukgua prozesuaren aurkezpena Sestaon, hogeitahamar gazte inguru bilduz. Hortik aurrera beste bi bilera ireki egin dituzte. Lehena urriaren 28an izan zen, munduaren egoeraren inguruan mintzatu eta eztabaidatzeko eta egoera honek Euskal Herriari nola eragiten dion aztertzeko. Hortik bi astera, azaroaren hamaikan, bigarren blokeari eman zioten hasiera, ziklo politikoaren irakurketa eginez Kuetoko auzo elkartean egindako bileran.

Prozesu parte hartzaile honi segida emateko borondateaz, eta ziklo politikoaren irakurketaren inguruan lanketa egiten duen bigarren bloke honen barnean, emendakin asanblada egingo dute igande honetan bertan. Asanblada Sestaoko gaztelekuan hasiko da arratsaldeko bostetan, eta talde dinamizatzailetik deia luzatu diote herriko gazteriari bertaratzera, dituzten ekarpenak egiteko.

Langabetu kopurua beste behin gehiengo berri bateraino igo da

2012/11/20
2012urria

Langabetu kopuruak goia jo du berriz ere urrian gure udalerrian. Oso gogor, gero eta gehiago, ari da eragiten krisialdia, urte guztian ia beheranzko joera nabaririk ez du izan langabetu kopuruak, aurreko urteetako joera hautsiz. Orduan, udan beherakada handiak igertzen ziren eta neguko igoerak hilabete gutxiago hartzen zituen eta igoera ez zen horren bizia. Hau horrela, esan daiteke lanik ez dutenak gero eta gehiago ari direla izaten eta gero eta abiadura handiagoan, beraz, motzera begira ez dirudiela egoera honi buelta emango zaionik.

3.300 lagun dira urria igarota Lanbideren zerrendetan izena emana duten Sestaoarrak, lana bilatzen dutenen %25,3 inguru. 2005etik Estatuko Lan Zerbitzu Publikoak  datuak eskaintzen hasi zenetik izandako zifrarik altuena da beste hilabete batez. Gauzak horrela, azken hamabi hilabeteetako igoera %20koa izan da, eta hilabete artekoa %2,7koa.

Egoera honen aurrean kalera ateratzeko deiak ere luzatzen dituenik bada. Langabezia eta murrizketen kontrako komiteak hitzordua jarri die herritarrei asteazkenero arratsaldeko 19:00etan Kasko plazan biltzeko. Gainera, kolektibo honek murrizketen kontrako banderak jarri ditu salgai zenbait tabernetan bi euro eta erdiko prezioan, lehio eta balkoietan paratzeko.

Sorturen eratze prozesuari larunbatean emango diote hasiera

2012/11/19
sortu3

Sortu Ezker Abertzalearen alderdi berria eratzeko prozesua hastear da, eta Sestaon ere bai badago lehenengo hitzordua, larunbat honetan bertan lehenengo asanblada egingo baita, goizeko 10:00etatik aurrera udal liburutegian. Bertan, Sorturen oinarri ideologikoen inguruko eztabaida egingo da, eta parte hartzaile guztiek aukera izango dute, idatziz, emendakinak edo zuzenketak aurkezteko eta hauek bozkatuak izan daitezen. Herriko asanbladaren babesa jasotzen duten emendakinak Euskal Herriko beste 290 herri baino gehiagoan eztabaidatuko lirateke Sestaoko herri asanbladaren emendakin bezala.

Larunbatean egitekoa den asanbladaren ondotik beste hiru egingo dira. Abenduaren 15ean ildo politikoaren inguruan eztabaidatuko dira Musika Eskolan, urtarrilaren 26an antolakuntza ereduari buruzko asanblada egingo da Musika Eskolan, eta otsailaren 9an, espazio berean, barne hauteskundeak eta herri bakoitzean garatzeko plangintzaren aurkezpena egingo da. Asanblada guztiak goizeko 10etan hasiko dira eta lau ordu inguruko iraupena izatea aurreikusten da.

Asanbladetan parte hartzeko deia luzatu diete Ezker Abertzaletik herritarrei, urteetako ilegalizazio egoera eta gero eta Zutik Euskal Herria! estrategiaren ondotik, Sortuk izan behar duen tresna berria edukiz betetzeko. Parte hartzeko baldintza bakarra ponentziak irakurrita eramatea litzateke, eta horretarako liburuxkak Herriko Tabernan eskuratu daitezke edo internetetik, Sorturen webgunetik deskargatu, bai gazteleraz eta bai euskaraz.

Prozesua 2013ko otsailaren 23an amaituko da Sorturen eratze eta aurkezpenarekin.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

119 harpidedun