Joan edukira

Sestaoko gazteriari zukgua ateratzeko lehenengo saioa egin dute

2012/10/16

Hogei ta hamar gaztetik gora bildu ziren joan den igandean Sestaoko gaztelekuan independentzia eta sozialismoaren aldeko gazte antolakunde berria sortzeko Gazte Zukgua prozesu eratzaileari hasiera emateko eztabaidara, Euskal Herri mailan herri eta auzo ezberdinetan egiten ari den era berean.

Hasteko, prozesuaren aurkezpena egin zuten talde dinamizatzailean parte hartzen duten gazteek honen nondik norakoak, helburuak eta epeak azalduz. Bertaratutakoen arteko konfidantza handitzeko ezagutza jolasa egin ondoren zenbait eztabaida egin zituzten bideo motz batzuen laguntzarekin.

Horren ondorik geldialdia egin zuten, eta zuku, txokolate urtuaz eta frutaz osaturiko askaria probatzeaz gain, ‘photocall’a ezarri zuten antolakuntzatik zenbait mozorrorekin argazkiak ateratzeko. Lanera bueltatuta, munduko egoeraren inguruko bideoa ikusteko aukera izan zuten gazteek, eta segidan ia ordu batez luzatu zen eztabaida izan zuten, neoliberalismoa, kapitalismoa eta horiei aurre egiteko eraren inguruan.

Datozen asteetan aurrera jarraituko dute gazte erakundea sortzeko eztabaidek, ponentzien inguruko eztabaida eta emendakinak jasoz. Antolatzaileak pozik agertu dira, egindako deiak erantzun zabala lortu duelako.

[Argazki galeria]

No comments yet

Utzi iruzkina